XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HITZAURREA

Abokatu euskaldunentzat sortzen ari garen materialaren barruan, gure hirugarren lana aurkezten dizuegu: Zuzenbide zibileko idazki-ereduak. Gure nahia justizi administrazioko hizkuntz normalkuntzaren prozesuan laguntzea da, gero eta handiagoa den eskariari erantzuteko.

Pixkanaka aurrera goaz, gure euskara-batzordeen lanari esker eta kide dugun Luis Alday jaunaren ezin eskertuzko laguntzarekin, orain, lanetik erretiratu berri izanak ematen dion lasaitasun eta argitasunetik, bere esperientzia eta ezaguera eskaintzen baitizkigu.

Zuzenbide zibileko idazki-eredu hauek berme handieneko materialak erabiliz egin ditugu: Broca-Majada-Corbal-G. Varela-ren La Práctica Procesal Civil; Miguel Angel Fernández López-en, Jose María Rifá Soler-en eta José Francisco Vales Combau-ren Derecho Procesal Práctico; eta Jose Antonio Mora Alarcón-en eta José Vicente Rojo Arnau-ren Formularios Procesales sobre Arrendamientos Urbanos.

Espero dugu lan berri honek aurrekoek izan duten aldeko harrera bera izango duela eta lehen aipatutako hizkuntz normalkuntzaren helburua lortzen lagunduko duela.

JOSE MIGUEL MUGURUZA VELILLA

LEGEKARIEN EUSKAL KONTSEILUKO LEHENDAKARIA